}

Katuak 9.500 urte gizakiaren aldamenean

2004/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Etxe-katuaren arbaso basatiak duela gutxienez 9.500 urte etxekotu zirela erakusten duen aztarna bat aurkitu dute.

Etxe-katuaren arbaso basatiak duela gutxienez 9.500 urte etxekotu zirela erakusten duen aztarna bat aurkitu dute Zipreko Neolito Garaiko herrixka batean: gizon gazte baten hilobian, metro-erdi eskasera, katu baten hezurdura osoa aurkitu dute. Katuak ez dauka sakrifikatu izanaren arrastorik, eta elkarrekin hobiratu izanak erakusten omen du gizonak ondorengo bizitzan ere aldamenean izan nahi zuela animalia.

Orain arte, katuak egiptoarrek etxekotu zituztela uste izan da, 6.000 urte geroago.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia