Katuak ez dira gozozaleak
2007/09/16 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Philadelphiako Zentzumenen Ikerketarako Zentroko ikertzaileek egin dute azterketa, eta, haien esanean, harritzekoa ere bada katuak ez izatea gozoa bereizteko gai, orain arte ikertutako gainerako ugaztunek bai baitute gaitasun hori.
Hain zuzen ere, ugaztunek zapore-mota bakoitzerako errezeptoreak dituzte mihiaren azalean, dastamen-papiletan bilduta. Errezeptore horiek proteinak dira, eta substantzia jakin bati lotzen zaizkionean, zelularen barruko mekanismoa pizten dute. Mekanismo horren bitartez, seinale bat bidaltzen da garunera, eta hala bereizten dira zaporeak.
Gizakiak gutx ienez bost errezeptore-mota ditu: gozoarena, gaziarena, garratzarena, mingotsarena eta umamiarena. Umamia da. janari proteinikoek eta hartzitutakoek duten zaporea Horrez gain, azk en ikerketen arabera, badirudi gantz-zaporea hautematen duten errezeptoreak ere baditugula.
Gozoaren errezeptorea
Gozoaren errezeptorea, esaterako, proteina-pare batez dago osatuta, eta proteina horietako bakoitza gene batek sortzen du: Tas1r2 eta Tas1r3 geneek, hurrenez hurren. Biek ondo funtzionatzen dutenean, proteina-parea sortzen da, eta, ahora zerbait gozoa sartu orduko, errezeptoreak seinalea bidaltzen du garunera. Hori oso garrantzitsua da, karbohidratoak gozoak izaten baitira, eta, hain zuzen, karbohidratoak baitira energia-iturri nagusia belarjaleentzat eta orojaleentzat.
Katuak, baina, ez dira orojaleak, haragijaleak baizik; eta haragijaleak dira, orobat, lehoiak, tigreak eta gainerako ahaideak ere. Bada, senitarte horietakoek ez dute Tas1r2 proteinaren generik; ondorioz, ez dute zapore gozoa hautematen duen errezeptorea.
Errezeptoreak ez ezik, azukreak digeritzeko eta dastatzeko behar diren beste gaiak ere efalta zaizkie, hala nola glukokinasa. Glukokinasa gibeleko entzima bat da, eta karbohidratoen metabolismoa kontrolatzen du. Ezinbestekoa da odolean glukosa gehiegi egon ez dadin;, baina katuek ez dute halakorik. Horrek azaltzen du gero eta katu gehiagok izatea diabetea gaur egun. Izan ere, katuentzako prestatutako janari gehienek % 20 karbohidrato izaten dute, eta, katuek ezin dituztenez karbohidratoak behar bezala metabolizatu, kalte egiten die
Bestelako zaporeak
Horrez gain, ikertzaileek argitu dute pertsonek hauteman ezin dizuten zaporeak detektatzeko gaitasuna dutela katuek. Esate baterako, ATP molekularen errezeptorea dute. Molekula hori da zelula bizien energia-iturria,; eta haragia ATP-z gainezka ez badago ere, ATP egotea bada haragia dagoelako seinale bat.
Nolanahi ere, nahiz eta ugaztunetan ezohikoa izan, katuak ez dira gozoaren errezeptorerik ez duten animalia bakarrak: besteak beste, oiloak ere ez du gozoaren errezeptorerik, eta, beraz, ez du zaletasun berezirik gozoarekiko.
Beste animalia askok, berriz, bestelako errezeptoreak dituzte. Silurua, esaterako, gai da aminoazidoen kontzentrazio oso-oso txikiak hautemateko uretan. Aminoazidoak proteinen oinarrizko osagaiak dira, eta arrain bat hil eta haren haragia usteltzen hasten denean azaltzen dira uretan. Hortaz, siluruarentzat benetan onuragarria da aminoazidoekiko halako dastamen fina izatea.
7K-n argitaratua.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia