Kazkabarra Deban
2004/07/07 Elhuyar Zientzia
Atzo, oilo-arrautzen tamainakoak erori ziren Deban.
Normalean kazkabarra sortzen du behetik goranzko haize bortitzak ekaitzetan. Haize horrek euri-tantak gorantz bultzatzen ditu, oso inguru hotzetaraino. Han, izoztu egiten dira tantak, eta, pixkanaka, izotz-geruzak gehitzen zaizkie. Azkenean, lurrera erortzen dira izotzezko bolen itxurarekin.
Bola horiek, gehienetan, ez dira handiak izaten. Baina, noizean behin, ale handiak eratzen dira, eta arriskutsuak izatera irits daitezke. Atzo, adibidez, oilo-arrautzen tamainakoak erori ziren Deban, han zeuden autoen karrozeria desitxuratzeko adinako indarraz, gainera.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia