Klima-aldaketa, milagarren bilera
2001/10/30 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia
Kiotoko Protokoloa indarrean jar dadin, 55 estatuk berretsi behar dute eta, horien artean, 1990. urtean atmosferara isuritako poluitzaileen % 55en erantzuleak egon behar dute, hau da, herrialde industrializatuak. Orain arte 40 bat herrialdek berretsi dute protokoloa, baina boteretsuetatik batek berak ere ez. Estatu Batuek protokoloari muzin egin zioten eta ez dute berretsiko. Batzuek bilera honetan iritzia aldatuko duten itxaropena izan arren, ez dirudi Estatu Batuak Kiotoko Protokoloaren bidera itzuliko direnik.
Marokon Kiotoko Protokoloa aplikatu ahal izateko erreminta legalak diseinatu eta adostu behar dira, hala nola, emisio-kuoten salerosketak, isunak, basoen ahalmen garbitzailearen auzia, etab. Bonnen egin ez zena, alegia. Kiotorekin kritiko agertzen diren zientzialariek dirua botatzea dela diote eta aplikatuta ere ezer gutxi aldatuko dela. Aldekoek, berriz, akordio handiagoetarako lehen urrats gisa ikusten dute.
Lau urte pasatu dira Kiotoko goi-bilera egin zenetik. Asko ezkor eta eszeptiko agertzen dira eta gobernuen konpromisoak egiazkoak diren zalantzan jartzen dute. Izan ere, Kiotoko Protokoloak poliki eta estropezuka egin du aurrera eta bilera guztiek porrot egin duten sentsazioa dago. Marokon hasi berri denak ez al du berdin amaituko!
Informazio gehiago:
Climate roadshow rumbles on
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia