}

Kodak Ektaplus 7016. laser inprimagailua

1991/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kaleratu berria den laser inprimagailu honek oso errendimendu altua du, 16 orri imprimatzen ditu minutuko eta fotokopiagailuaren lanak ere egin ditzake.

Mac eta DOS sistemen estandarrekin bateragarria da eta lankarga handiei eusteko diseinatuta dago; 15.000 kopiatik gora atera ditzake hilero.

38 kilo pisatzen duen makina honek teknologia elektrografikoa erabiltzen du eta 300 puntu/hazbeteko bereizmena lor dezake. 500 orriko edukiera, 4 Mb-era anplia daitekeen 2 Mb-eko RAM memoria eta 20 letra-tipo desberdin ditu. 40 karaktereko laguntza-mezuak zazpi hizkuntza desberdinetan erakuts ditzake daukan LCD pantailan. Baina ezaugarririk erakargarriena, erabiltzaileak inongo aldaketarik egin gabe lengoaia guztiak onartzea da. Mac, DOS, PostScript, Epson, Diablo, Proprinter eta HP-PCL motako fitxategiak onartzen ditu besteak beste.

Kodak etxeak Motorolaren 68020 mikroprozesadorea, 4 Mb-eko RAMa eta 35 letra-tipo dituen txartel bat kaleratu du gaur egun autoedizio-arloan estandarra den PostScript lengoaiarekin lan egin ahal izateko.

Inprimagailu honek fotokopiagailu bezala ere funtziona dezake, minutuko 6 orriko abiadura lortuz. Inprimaketarako periferiko bikaina dela esan daiteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia