Kokainomaniaren aurka kokaina
1996/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Hemendik aurrera kokainazaleek metodo berria izango dute koka uzten laguntzeko. Izan ere, Kaliforniako ikertzaileek txertoa asmatu dute kokari aurre egiteko eta kokainomanoak noizbehinka droga hartuko balu ere, tratamenduak aurrera jarraituko luke.
Kokaina-kontsumitzailea droga hartu eta bere eragina garunera heltzean estimulatu egiten da. Ikertzaileen esanetan, proteina batek dopamine-soberakina xurgatu eta nerbio-zeluletara eramaten du eta kokainak aldiz, proteinari bere lana eragozten dio.
Beraz, odolean dopamine gehiegi edukitzeak kokainomanoa estimulatu egiten du. Ikertzaileek txertoaren eraginkortasuna egiaztatzeko, arratoiei kokaina-molekula erdiaren eta proteina baten nahasketa sartu zieten odolean. Nahastea ez zen animalien garunetara heldu, izan ere arratoiek antigorputzak sortu zituzten kokaina blokeatzeko.
Ondorioz, txerto berriak arratoietan arrakasta izan duela adierazi dute ikertzaileek, baina kokainomanoak ez dira arratoiak eta estimulazioa sentitu ahal izateko dosi handiagoak hartzera joko duten beldur dira ikertzaileak.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia