Kolera eta kokaina: ezkutuko erlazioa
1991/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Medikuntza tropikaleko bi espezialistak, (alemaniarra bata eta suediarra bestea) Perun gertatu den kolera-epidemiari buruz beren hipotesien berri eman dute. Hauek diotenez, peruarrek koka murtxikatzeko duten ohiturak koleraren hedapenari lagundu egiten omen dio.
Ezaguna da kokaina bitarte alkalinoan aktibo bihurtzen dela. Horregatik peruarrek koka hartzen duten bakoitzean hautsa irensten dute, beren liseriketako pHa handiagotzeko. Aldi berean, kolera-bibrioi izeneko mikrobioak 9,2 baino pH handiagoko inguruan hazteko leku aproposa duela ere ezaguna da.
Mediku hauen asmoa epidemiaren prebentzio gisa lan egitea denez, hipotesia baieztatu zain daude. Hala ere, Perun dauden higiene-baldintza eskasek edozein epidemia bultza dezaketela ez dugu ahaztu behar.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia