}

Kolesterola ez da hain beldurgarria

2001/03/28 Elhuyar Zientzia

img height="244" src="images/E010328.jpg" width="411"/>

Argazkian ageri den kolesterol-molekularen irudia mikroskopioaren bidez eta ondoren margotuta lortu da.

Odolean kolesterol-maila altua izateak osasun-arazoak sortzen dituela jakina da. Izan ere, kolesterol-molekulak arterien eta zainen paretetan itsasten dira eta odol-zirkulazio egokia eragozten dute. Horregatik, batek baino gehiagok bere elikadura zaindu beharra dauka.

Halaber, kolesterola hainbat metabolismo-prozesutan ezinbestekoa da eta oso funtzio garrantzitsuak betetzen ditu. Kimikoki esterol bat da eta odolean, behazunean, zelula-mintzean eta animalia-jatorriko gantzean dago, baita gizakien gantzean ere.

Kolesterola beste esteroide batzuen aitzindaria da, adibidez, behazun-azidoena, D bitaminarena eta hormona esteroideena. Hormona esteroide garrantzitsuenen eraketan tarteko molekula bat sortzen da (pregnelonona). Esteroide horrek kate motzeko gantz-azidoei lotutako kolesterol-nukleo bat du eta progesterona, androgenoa eta testosterona sexu-hormonen aitzindaria da, besteak beste.

Horiek guztiak kolesterolaren garrantzia ageria uzten duten adibideak besterik ez dira. Hala ere, kolesterol-maila kontrolatzea beharrezkoa da osasun ona izateko. Horretarako, astean zehar kirol pixka bat edo ariketa egitea gomendatzen da. Gainera, pisu egokiari eustea ere garrantzitsua da, dieta zaintzea bezainbeste. Beraz, beranduegi izan baino lehen, hasi bizimodu osasuntsua egiten!

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia