}

Koloreek eraginik badute gizakiaren memorian

2002/05/06 Elhuyar Zientzia

Gizakiaren ikusmenak kolore argitsu eta alaiak gustukoago ditu Estatu Batuetako Psikologia Elkartearen aburuz. Erakunde horrek gizakiaren ikusmen-sistemak koloreen informazioa nola aztertzen duen argitaratu berri du. Aipatu elkarteko hiru psikologo estatubatuarrek Europan barna egin dituzten esperientzien arabera, gizakiak koloretako irudiak zuri-beltzekoak baino hobeto memorizatzen ditu.

Parte-hartzaileei, esperimenturik sinpleenean, 48 irudi ezberdin eman zitzaizkien bakoitza denbora jakin batean ikusteko. Argazki gehienak lore, landare, baso eta harriz horniturik zeuden. Minutu batzuk pasatu ondoren parte-hartzaileei 48 argazkiak berriro begiratzeko eskatu zitzaien, eta zeinetaz oroitzen ziren galdetu.

Emaitzek argi erakusten dute koloretako irudiak gainerakoak baino askoz ere hobeto gordetzen ditugula gogoan. Zuri-beltzeko irudi anitz sekula ez zituztela ikusi aipatu zuten parte-hartzaile askok. Psikologo estatubatuarren iritziz, ez dago memoria indartzen duen kolore berezirik, baina kolore naturalek, oro har, gure ikusmena bizkortzen duten dudarik ez dago.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia