}

Komodoko dragoikumeak, aitaren beharrik gabe

2007/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Komodoko dragoikumeak, aitaren beharrik gabe
2007/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: I. Stephen)

Arrak ernaldu gabeko Komodoko dragoiak jaio dira Erresuma Batuko bi zoologikotan, Chesterren eta Londresen. Eta, hain zuzen ere, gatibutzaren ondorioa dela uste dute adituek, beste espezie batzuek ere erabiltzen baitute ernaltzeko era hori isolamendu-egoeran.

Partenogenesia izeneko ugalketa gertatu da, eta dragoi-kumeak ez dira amaren klonak. Ernalketarik egon ez denez, obuluaren material genetikoari ez zaio espermatozoidearena gehitu, baizik eta obuluari itsatsita dagoen korpuskulu polarrarena. Hori dela eta, dragoikume guztiak arrak dira. Izan ere, gizakietan ez bezala, dragoi emeak bi sexu-kromosoma desberdin ditu (ZW), eta arrak bi berdin (ZZ). Bada, obulu bakoitzak (eta haren korpuskulu polarrak) bi kromosometako bat daramanez (Z edo W), bideragarria den konbinazio bakarra ZZ sexu-kromosomaduna da, arra, alegia.

1
228
2007
2
001
Zoologia; Biologia
Berriak labur
4