}

Konposatu kimikoek espermaren kalitatea txartzen dute

2002/07/03 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Elikagaietako eta pestizidetako hormona kimikoek helduen espermen kopurua eta kalitatea kaltetzen dituztela nabarmendu dute Londresko King Eskolako ikertzaile batzuek.

Ingurune-estrogeno horiek estrogeno naturalak baino lehenago heltzen dira obulura, baina obulatzeko arazo gehiago izan ohi dute.

Lynn Fraser zientzialari britainiarrak, baieztapen hori frogatu nahian, esperimentu bat egin du: alde batetik,
sagu-esperma sagu eme baten estrogeno batekin nahasi du, eta bestalde, gainontzeko espermak soja, barazki, lupulu, garagardo, herbizida eta pestizidekin nahasi ditu. Esperimentua hasi eta ordu erdi geroago, ingurune-estrogeno gehienak garatzen hasita zeuden, estrogeno naturalekin normalean ugaltzen diren baino lehenago. Ordubetera, espermen hiru laurdenak helduta zeuden dagoeneko. Ingurune-estrogenoek heltzeko naturalek baino indar gehiago dutela ondorioztatu du Fraser-ek, baina ugaltzea, aldiz, izugarri kostatzen zaiela.

Ikertzaile britainiarrak Vienako Giza Ugalkortasunaren eta Enbriologiaren Europako Elkartean aurkeztu ditu bere ikerketaren emaitzak aste honetan, gaur egun emakume askok haurdun gelditzeko dituzten arazoei aurre egin nahian.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia