Kontuz garoarekin
1988/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Britainia Haundian egin den azterketa batek adierazi duenez, erlazio zuzena dago garoa eta minbizi-forma batzuen artean. Garoz elikatzen diren aziendek esterako, aho- eta urdail-kantzer izugarriak izaten dituzte. Gizakiengan egin diren azterketek ere antzeko ondorioak izaten dituzte. Costa Rica eta Venezuelako baserrita-rrek garoz bazkatzen diren azienden esnea edaten dute eta beraien artean urdail-, hestegorri- eta aho-minbiziek eragin handiagoa dute populazio normalaren arten baino.
Garoan hiru substantzia kantzerigeno identifikatu izan dira: takilosidoa, azido sikimikoa eta kertzitina. Hiru hauekin egin diren saioetan, laborategi-animaliengan kantzerra sortzen dutela ikusi da.
Bestalde, garoaren zatirik arriskugarriena esporak dira. Esporek dute eragin kantzerigenorik handiena. Garoak esporak uztail eta urria bitarten askatzen dituenez, urte-sasoi horretan kontu handiz ibili behar da garoa maneiatzean.
Britainia Haundiko osasun-arduradunek kanpaina bati hasiera eman behar diote, garoaren arriskuak jendeak ezagutu ditzan. Emango diren aholkuen artean, garoa maneiatzen ari direnek mozorroa erabil dezaten gomendatzea da nagusiena. Aholku eta neurri guztiak basazain, artzain, unai, baserritar eta abarrei banatuko zaien liburuxka batean bilduko dira.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia