Koral-espezie berriak
2009/03/12 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Hawaiiko Unibertsitateko itsas biologoek sei genero berritako zazpi koral-espezie berri aurkitu dituzte, Hawaiiko ipar-mendebaldeko ur sakonetan. Banbu-koral koloretsuak dira.
Argazkiko koralaren irudia itsaspeko batek egin zuen. Koral horrek ez du izen ofizialik, oraindik. Dena den, Hawaiiko Unibertsitateko Les Watling laborategiko biologoek Slurpisis deitu diote. Batetik, edateko lastoen itxura du (hortik ingelesezko slurp aditza, zurrupatu euskaraz), eta, bestetik, banbu-koralak izendatzeko isis atzizkia darama.
Irudia: NOAA
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia