}

Korrika, beste edozein bezalaxe

1991/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bi zangoak moztuta dauzkaten pertsonek ere korrika egin dezakete, irudian ikusten denez. Horretarako protesi arinak eta pertsonek bezalako giltzadurak dituztenak behar izaten dira.

Garai batean amets hutsa zena, gaur egun egia bilakatu da Blatchford etxeak bi urtean egindako ikerketaren emaitzei esker. Arrakastaren funtsa karbono-konposite berri bat da. Material honen ezaugarri nagusia, oso arina eta aldi berean erresistentzia mekaniko handikoa izaten da.

Konpositezko eskeleto horri, pertsona bakoitzari egokitutako giltzadura-mekanismoak ezartzen zaizkio; oina, belauna, erregulatzaile pneumatiko eta hidraulikoak, etab. Horrela zango normalaren mugimenduak lortzen dira. Zango artifizialaren osagaiak behar bezala aukeratuta, erabiltzaile bakoitzarentzako (dela adinekoarentzako, dela gaztearentzako) protesirik egokiena lortzen da.

Zangoak moztu baino lehenagoko egoerara itzultzea beraz, ez da amets hutsa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia