}

Kraterraren jatorriaren bila

2002/09/09 Elhuyar Zientzia

NASAko zientzialari-talde bat Bolibiako Iturralde kraterraren jatorria jakiteko lanean ari da; hau da, asteroide batek ala kometa batek eratu zuen jakin nahian. Zientzialariek harkaitzak, kraterraren lurzoruko laginak eta inguruaren ezaugarri magnetikoak aztertuko dituzte. Beira zatikiak aurkitzen ere ahalegin berezia egingo dute zientzialariek, aurkituz gero kraterra asteroide batek eragindakoa dela jakingo bailukete.

Iturralde kraterra Bolibian dago, Amazonas oihanean. Zortzi kilometroko diametroa eta metro bateko sakonera ditu, eta 1970eko hamarkadan aurkitu zuen Landsat sateliteak. Ordura arte ez zegoen kraterraren berririk, argazkian ikusten denez, zuloa landarez estalita baitago.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia