}

Kutsatu eta berehala hiesaren birusa erasoan

2005/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

img hspace="5" src="Images/A209-020.jpg" vspace="5"/>

Uste zenaren aurka, gorputzean sartu eta egun gutxira kalte handiak egiten ditu hiesaren birusak immunitate-sisteman; hain zuzen ere, zelula jakin batzuen % 60 inguru kutsatzen dira, eta erdiak inguru hiltzen dira.

Ikerketa tximinoekin egin dute, gizakiaren GIBaren baliokidea den birusarekin. Zuzen esateko, bi ikerketa egin dira, eta bietan antzeko emaitzak lortu dira.

Antza denez, litekeena da gizakietan ere antzeko zerbait gertatzea. Eta, hori dela eta, komenigarria da GIBaren eraso goiztiarra kontuan hartzea hemendik aurrera, esate baterako, kutsatu direnei tratamenduak emateko garaian, edo kutsatzeko arrisku bizian daudenekin prebentzio-lanak egiterakoan.