}

Kutsaturiko odola, berriro ere albiste

1995/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Transfusioetarako erabiltzen den odola makina bat buruhauste eragiten ari da mundu osoan. Frantzian atzeman zuten odol-kutsadura kasua oraingoz nabarmenena bada ere, hori bezain larria edo larriagoak izan daitezkeen kasuak ezagutzen hasi dira jadanik. Larrienetakoa Pakistanen atzemandakoa izan daiteke, bertako ospitaleetako odol-sartze ia gehienak bertan behera utzi behar izan baitituzte.

Aga Khan Unibertsitateko ikerlariek berriki ezagutzera eman dutenez, C hepatitisaren birusek odol-sartzerik jaso duten gaixoen % 6 kutsatuta dute. Kutsaduraren zergatia zein ote den argitzerik izan ez badute ere, odol-azterketa egiteak duen kostu ekonomikoa arrazoietako bat izan daitekeela diote. Pakistango ospitaleetan odolaren analisi xehetuak egiteko baliabiderik ez dago eta ondorioz, salbuespen kasuetan baino ez dira betetzen Nazioarteko Osasun Erakundeek odol-sartze guztietarako ezarri dituzten oinarrizko segurtasun-baldintzak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia