}

Kutxa-arraina: igerilari bikaina

2003/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lactophrys triqueter kutxa-arraina uste zena baino askoz igerilari hobea dela frogatu dute zientzialariek. Itxuraz traketsa dirudien arren, kutxa-arrainaren hezurrezko oskolaren gainetik irrist egiten du urak.

P. HUGHES

Kutxa-arrainek ur lasterretan igeri egiten dute eta oskolaren inguruan sortzen diren ur-zurrunbiloek oreka mantentzen laguntzen diete. Adibidez, ur-korronte batek arraina gorantz bultzatzen badu, bere gainaldean dagoen ur-zurrunbiloa handitu egiten da. Zurrunbilo horrek arrainaren bizkarraldea erakartzen du eta muturra beherantz zuzentzen du; horrela, erosoago igeri egin dezake.

Beraz, arrainaren itxurak ur lasterretan igeri egiteko sekretua gordetzen du eta, orain, ur azpiko ikerketan erabiltzen diren robotetan aplikatu nahi dute sekretu hori. Horrela, robotak beren ibilbideak automatikoki egokitzeko gai izango dira eta, bide batez, energia gutxiago erabili eta esplorazio luzeagoak egin ahalko dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia