Landare loredun zaharrena
2002/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ezagutzen diren landare loredunen fosil zaharrenak aurkitu dituzte Txinan. Orain arte ezagutzen diren landare-talde batean ere ezin dira sailkatu eta, hori dela eta, Archaefructaceae deritzon landare-talde berria sortu dute zientzialariek. Taldearen barruan bi espezie bereizi dituzte: Archaefructus sinensis eta Archaefructus lianogensis.
Dinosauroen garai berekoak omen dira landareak, orain dela 125 milioi urtekoak. Oso ongi kontserbatu dira fosilak, loreen zatiak bereizteraino. Hori dela eta, landarea nola bizi eta ugaltzen zen argitu ahal izan dute. Zutik irauteko zurtoin meheegia zuela eta, landarea urtarra izango zela ondorioztatu dute zientzialariek. Gainera, hostoen oinarrian hantura antzeko batzuk aurkitu dituzte, landareari flotatzeko gaitasuna emango ziotenak.
Landare-talde hori gertuago dago gaur egun ezagutzen ditugun loredun landareetatik forma primitibodun landareetatik baino. Zientzialarien ustean, Archaefructaceae taldeak ez du ondorengorik gaur egun.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia