Landare transgenikoak ere erasoak
2000/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Transgenikoen merkatuaren buru den Suitzako konpainia batek uzta transgenikoak babestuko dituen pestizida-koktel bat patentatu berri du; izan ere, artarretik babesteko genetikoki aldatutako artaburuari beste intsektu batek erasotzen dio orain. Bt toxina sortzeko txertatu zitzaizkien geneak ez dira eraginkorrak izurrite berriaren kontra eta, ondorioz, pestizidak erabili beharrean aurkitu dira Novartis konpainiako ikertzaileak.
Haien esanetan, pestizida-koktela ez da ingurunearentzat kaltegarria eta artoarentzat baliagarria izateaz gain, soia, zereal, patata, arroz eta beste hainbat produktu transgenikorentzat ere egokia da. Baina badira oso kaltegarriak diren pestizidak ere, eta intsektuen izurriteak suntsitzeaz gainera, beste animalien nerbio-sistemei ere eragiten diete. Gainera, transgenikoen aldeko konpainien argudio garrantzitsuenetako bat uzta transgenikoek pestizidarik behar ez izatea delarik, ez al da ingurunearentzat onuragarriagoa izango ohiko sistemetara itzultzea?
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia