Landare-zorriek beren ostalariaren zauriak sendatzen laguntzen dute
2009/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Landare-zorriek euren ostalariaren zauriak sendatzen laguntzen dute, beren odola erabiliz, Tsukubako Zientzia eta Teknologia Industrial Aurreratuaren Institutu Nazionaleko zientzialarien arabera. Hainbat landare-zorri espeziek landareetan pikor antzekoak sortzen dituzte, haietan bizitzeko. Beldarrek pikorrak zulatu egiten dituzte, eta landare-zorriak babesgabe geratzen dira. Horregatik, landare-zorri soldaduek beren odolaz zarakar bat eratzen dute, zauria estaltzeko. Landareak, zorrien seinaleak jasotzean, zauriaren kontrola hartzen du, eta sendabidean jartzen da. Ikertzaileek espero dute soldaduen odolak landareen manipulaziorako konposatu kimiko berriak edukitzea.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia