Landareek ere nahiago dute negu hotza
2002/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Kanadako Agriculture eta Agri-Food-eko ikertzaileek aurreikusitakoaren arabera, landareek arrisku handiagoa izango dute etorkizunean neguko kalteak pairatzeko, nahiz eta klima epelagoa izan. Negu epelagoetan, elur-tapakirik gabe, landareak tenperatura hotzetan agerian geldituko lirateke. Basoetako landareek, esaterako, hotzari aurre egiteko gogortasun gutxiago izango dute; tenperatura-aldaketa txikiagoak egongo direnez, ez dira hotzaldietarako prestatuta egongo eta.
Izan ere, landareek neguan bizirauteko duten gaitasuna klimaren menpe dago. Izozte-tenperatura baino tenperatura hotzagoek, aldi beroei esker hotzaren aurkako gogortasun-eskasiak, izotz faltak, izozteagatiko zoru-harroketek eta abarrek landare askoren galera eragin dezakete.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia