}

Landareen hilabetekaria. Apirila

1989/03/01 Errekondo Salsamendi, Jakoba Iturria: Elhuyar aldizkaria

Uste zabaldua da sagarrondoak beste fruitarbolen antzera, bi urtez behin bakarrik eman dezakeela sagarra. Eta uste diot; ez bait da horrela.

Erein
: hazia Landatu : Landarea, Aldaska, Erreboila, Begia, Zainak, etab.

BITXIKERIA

Sagarrondoak bi urtez behin eman behar al du fruitua?

Uste zabaldua da sagarrondoak beste fruitarbolen antzera, bi urtez behin bakarrik eman dezakeela sagarra. Eta uste diot; ez bait da horrela.

Sagar-lorea.

Sagarrondoak ziklo naturala osatzen duenean (hau da, ziklo honetan gizakiaren partehartze nabarmenik ez denean), arbolaren ohitura urte batean izugarrizko sagar-produkzioa eman eta hurrengo urtean fruitu gutxi eta txikiak ematea da, hurrengo hirugarrenean berriro asko emanez. Joera honen arrazoiak oso sinpleak dira:

  1. Urte batean sagar asko produzituz gero, sagarrondoak asko sufritzen du uzta hori aurrera ateratzen. Karga izugarriak jasan behar ditu eta hurrengo urtean atsedentxo bat hartzen du.
  2. Fruituaren barruan dauden haziek, hurrengo urteko lorealdia inhibitu edo murriztuko duten substantziak ekoizten dituzte. Horregatik, urte batean zenbat eta fruitu gehiago eman, hurrengoan lorealdi urriagoa, eta alderantziz.

Sagar-produkzioa urteoro gutxi gorabehera berdina izatea lortuz gero, nekazariak izugarrizko abantailak lituzke:

  • Sagarrondo baten bizitza osoan produkzioa orotara %40 haztea.
  • Merkatua eta prezioak kontrolatzea (sagardotarako sagarrarekin dauzkagun arazoak gogoratu: urte batean sagarrik gabe eta hurrengo urtean saldu ezinik).
  • Lortzen diren sagarren kalibre eta konposizioa hobetzea (azukre-kopuru handiagoa, etab.)

Bi kontrol-sistema:



Eskuz bakandu

Sistema hau oso zehatza da, (nahi dugun produkziorako arbola bakoitzean zenbat fruitu utzi kalkula dezakegu), baina kostuak asko garestitzen ditu; hektareako 200-300 ordu behar bait dira.

Kimikoki bakandu

Fruituaren barruan hazten ari diren hazien garapena galerazten duten produktuak erabiltzen dira, fruitu ahulenak erori eta indartsuenak aurrera segitzen dutelarik. Erabiltzen diren produktuak: Azido Naftalenazetikoa (ANA), Naftalenamida (NAD) eta Carbaryl-a. Tratamenduak sagarrondo barietatearen arabera egin behar dira. Tratamenduaren aplikazioa petaloak erortzen direnetik hainbeste egunetara (18-14) edo fruituaren diametroen batezbestekoa neurtuz (Golden sagarra 9-12 mm, Errege-sagarra 8-11 mm) egiten da, baina beti hazi-kopurua dela eta hurrengo urteko lorealdia inhibitu edo murrizten den garaia baino lehen.

Tratamendu egokiena, bi bakanketa-sistemak erabiltzea da: tratamendu kimiko arin bat (beharrezko dosia baino ahulagoa erabiliz) eta izozteak igarotakoan eskuz bakanketa amaitu.

Bakanketa kimikoaren baldintzak

  • Goiz partean egin behar da; eguzki indartsuaren izpi ultramoreek produktua deusezta bait dezakete, fruituaren barrura pasa baino lehen.
  • Produktua hutsik eman behar da, hau da, botika edo ongarri foliarrekin nahasi gabe.
  • 5 urte baino gazteago diren zuhaitzak ez tratatu; toxikoa gerta bait daiteke.
  • Tenperaturarik egokiena 15-18ºtartea da, baina 10ºtik gora trata dezakegu.
  • Sagarrondoen artean barietate bat nagusi badugu, honen jokaeraz jabetu; ez bait dute denek berdin erantzuten.
  • Hezetasunak tratamenduaren eragina areagotu egiten du eta aire lehorrak murriztu.
  • Zuhaitzaren egoera ere garrantzitsua da, ahuletan bakanketa handiagoa delarik. Zuhaitzen zati indartsuenetan ere bakanketa ahulagoa gertatzen da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia