}

Lasai tenkatu!

2001/09/20 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia


Hamar bider luzatu, neurri berriari eutsi eta hausten ez den material zeramikoa aurkeztu dute ikertzaile japoniarrek gaur Nature aldizkariaren bidez. Propietate horiei esker, teknologia arruntarekin moldatu ahal izango da, metalak eta polimeroak bezala.

Material zeramikoak oxido konplexuen nahasteak izan ohi dira eta gehienak hauskorrak dira. Ingeniaritzan oso gogorrak eta korrosioarekiko metalak baino erresistenteagoak diren gutxi batzuk besterik ez dira erabiltzen. Material zeramiko superplastikoek elkarren gainean labain daitezkeen aleka txikiak izaten dituzte eta, horri esker, hautsi gabe tenka eta molda daitezke. Baina poliki, eta normalean ez teknologia arruntarekin.

Tsukuba Materialen Institutu Nazionaleko ikertzaileek sintetizatu duten zeramika superplastikoa, ordea, gainerakoak baino mila bider azkarrago deforma daiteke eta teknologia arrunta jasateko gai da. 1.650 ºC-tan, oso azkar eta asko deforma daiteke.

Informazio gehiago Nature aldizkarian

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia