}

Lau atomoko oxigeno-molekula

2002/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Oxigenoaren ohiko formak O2 eta O3 dira, hau da, oxigeno-molekula arrunta eta ozonoa. 1920ko hamarkadan teorikoki postulatu zen O4 molekula ere egon zitekeela eta, 80 urte geroago, Erromako Unibertsitateko ikertzaileek molekula hori detektatu dutela uste dute. O2 molekulak positiboki kargatu eta konbinatu egin zituzten, gero masa-espektrometroarekin O4 ioi positiboak sortzen ziren ikusteko. Masa espektrometroak masaren arabera bereizten ditu molekulak, baina nahitaez kargadunak izan behar dute.

Bigarren urratsean, O4 ioiei elektroi bana gehitu zieten, molekula neutro bilakatzeko, eta, apur bat geroago, elektroiak berriz ere kendu egin zizkieten. Ikertzaileen arabera, O4 atomo neutroa aski egonkorra bazen, masa-espektrometroaren bidez azken ioi horiek detektatzea posible izango zen. Eta hala gertatu zen. Ikerketa horien atzean, interes teorikoaz gain, interes praktikoak ere egon daitezke, espazio-ontzietarako erregaien alorrean batik bat.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia