}

Lau gurpiletako trakzioa duen ibilgailu molekularra sortu dute

2011/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

lau-gurpiletako-trakzioa-duen-ibilgailu-molekularr
Ibilgailu molekularra kobrezko gainazalean ibiltzen irudikatzen duen hiru dimentsioko irudia. Arg. Randy Wind/Martin Roelfs

Groningen Unibertsitateko ikertzaile batzuek nanometro bateko luzerako ibilgailu bat diseinatu dute. Biratzen diren lau egitura ditu (lau motor molekular, alegia), autoen antzera, eta kobrezko gainazal batean zoriz nahiz ia lerro zuzenean ibil daiteke. Energia-iturri gisa ekorketa- eta transmisio-mikroskopio bat erabili dute: mikroskopioaren puntatik (atomo gutxi batzuk baino ez ditu punta horrek) elektroiak igortzean, elektroiek gurpil-funtzioa duten egiturak kitzikatu, eta birarazi egiten diete.