Lau harizpiz osatutako DNA-egitura topatu dute zeluletan
2013/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
DNAren egitura klasiko eta ikonikoa helize bikoitza bada ere, laborategian ikertzaileek beste DNA-egitura batzuekin ere lan egiten dute. Adibidez, minbiziaren ikerketetan guaninan aberatsa den DNA sintetikoa erabiltzen da, eta haren egitura lau harizpiz osatuta dago.
Ikertzaileek aspalditik susmatzen zuten bizidunen zeluletan ere bazegoela egitura hori. Orain, Cambridgeko Unibertsitateko ikertzaile batzuek susmoa baieztatu dute, eta horren berri eman dute Nature Chemistry aldizkari espezializatuan.
Ikertzaileen esanean, badirudi egitura berezi horrek funtzio biologiko garrantzitsuak dituela; hurrengo ikerketak, beraz, horiek argitzera zuzenduko dituzte. Besteak, beste, minbiziaren ikerketan baliagarriak izango direla espero dute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia