}

Lehenengo ugaztun arraren klonazioa

1999/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria


Orainarte Dolly ardia edo Cumulina sagua eta ugaztun klonatu guztiak emeak izan dira. Hawaiiko Unibertsitatean, ordea, Fibro izeneko sagu arra klonatu ahal izan dute saguen zelula helduak erabiliz. Hau ugaztun arra klonatu ahal izan den lehenengo aldia da, eta, beraz, aurrerapauso garrantzitsua eman da klonazioaren arloan. Sagu hau klonatzeko gainera ez dira ugalketa-sistemarekin zerikusia duten zelulak erabili eta, ondorioz, gorputzeko edozein zelulatatik klonazioa lor daitekeela frogatu da.

Orain arte animalia gehienak klonatzeko erabili diren zelulak fetutik ateratakoak izan dira, garapen-fasean daudelako askoz ere errazagoa baita hauek klonatzea. Dolly eta Cumulinaren kasuetan zelula helduak erabili dira, baina beti ugalketa-sistemarekin zerikusia dutenak (ugatzetako edo obulutegiko zelulak). Fibroren kasuan, larruazaleko zelulak erabili dira. Hawaiiko ikerlariek 274 saiakeretatik sagu kloniko bakarra lortu dute, baina hau osasuntsua da eta sagu arruntaren portaera du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia