Linfoma folikularraren aurkako txertoa
2006/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Linfoma folikularraren aurkako txertoa
2006/01/01 | Elhuyar
Nafarroako Unibertsitate Klinikako eta Ikerkuntza Mediko Aplikatuaren Zentroko ikertzaile-talde batek linfoma folikularrari aurre egiteko txerto baten eraginkortasun eta onuragarritasun klinikoa egiaztatu du.
Linfoma folikularra odoleko minbizi-mota bat da, sistema linfatikoko tumore bat, alegia. Zelulek gainazaleko proteina bat dute, immunoglobulina, eta txertoa proteina horretatik sortzen da; gaixoaren immunitate-sisteman eragitea da haren helburua.
Txertoa larruazalpetik hartzen da, eta, bereziki, kimioterapiaren osagarria da. Txertoa lehendabiziko tratamendu gisa ere erabili dute, baina emaitzak ez dira onak izan.
Berriak labur
11
1
216
2006
1
030
Medikuntza
eu es fr en ca gl