Loreen itxura, estetikatik haratago
2006/10/17 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Lore ezberdin asko daude, forma askotakoak, baina, simetriari dagokionez, bi mota besterik ez dago: erradialak eta aldebikoak. Lore erradialen diseinua zaharragoa da eboluzioan bestea baino, baina lore aldebikoak ugaritzen ari dira, polinizazioan arrakasta handiagoa dutelako.
Arrakasta horren gakoa ikertu dute Granadako Unibertsitatean, Espainian, Erysimum mediohispanicum landarearen loreen eta kakalardoen bitartez. Landareak bi simetrietako loreak sortzen ditu, baina kakalardo gehienek lore aldebikoa aukeratzen dute han pausatzeko. Ikertzaileen arabera, litekeena da simetria aldebikoa duten loreak pausaleku erosoagoa izatea, baina ez dago guztiz argi arrakastaren gakoa erosotasuna denik.