Lumak: oilaskoetatik industriara
2002/04/03 Elhuyar Zientzia
AEBetako Nekazaritzako Ikerketa Zerbitzuak hegaztien lumei erabilera industriala emateko metodoa garatu du. Haien esanean, oilasko-granjetan gelditzen diren lumekin egunero erabiltzen diren hainbat produktu egin daitezke.
Lumak —ilea, azazkalak eta adarrak bezala– keratinaz eginak daude, baina beste zuntz baten antza duela ikusi dute ikertzaileek: zelulosarena hain zuzen. Beraz, aproposa da paper-orea eta beste zuntz garestiagoak ordezkatzeko. Horretaz gain, ikertzaileek proposatutako beste aplikazioen artean, lumez egindako arropak, iragazkiak eta birziklatzeko arazorik ez duten pixoihalak daude, baita autoen aginte-mahaiak eta itsasontzien kanpoaldea egiteko gai plastikoak ere.
AEBetan urtero merkaturatzen diren 8,5 mila milioi oilaskoek mila milioi kg luma uzten dituztela kontuan izanda, horientzako erabilera industriala aurkitzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia