Lurperatutako metanoa askatzeak uste baino eragin txikiagoa izan lezake
2020/02/20 Gallego Moya, Juanma - Kazetaria Iturria: Elhuyar aldizkaria
Permafrostean zein izotz-geruzen azpian bilduta dagoen metanoa askatzeak ez du izango orain uste den bezainbesteko eragina klima-aldaketan, Science aldizkarian argitaratutako ikerketa batean proposatu dutenez.
Adituen artean, aspaldiko kezka iturri da metano "zahar" hori askatzeak klima-aldaketan izan dezakeen eragina. Berotegi-efektuari dagokionez, eta 100 urteko tartean ikusita, metanoa karbono-dioxidoa baino 28 aldiz indartsuagoa da. Aurreikuspenen arabera, tenperaturek gora egiten duten heinean, lurpean bildutako metano hori errazago askatuko da, eta horrek beroketa globala indartuko du, berrelikadura bat abiaraziz.
Orain, zientzialari talde batek duela 18.000-8.000 urte inguru —azken glaziazioaren amaieran eta Holozenoaren hasieran— Antartikako izotzetako aire-burbuiletan bildutako metanoa aztertu du. Ondorioztatu dutenez, garaiko atmosferan zegoen metano gehiena garai horretan bertan isuritakoa zen, materiaren deskonposaketaren eta material organikoaren errekuntzaren bitartez. Aspaldian metatutako metano zaharra, berriz, askoz urriagoa zen orduko atmosferan. Zientzialari hauen ustez, egoera hori eta gaur egungoa parekoak izan daitezke.

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia