}

Lurrazpian mendiak omen

1987/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lurraren nukleoa ez da esfera perfektua; mantoaren mugan mendiak eta ibarrak dauzka. Hau da bederen "California Institute of Technology" delakoko ikerlari-talde batek joan den abenduan American Geophysical Union-en bileran aditzera eman zuena. Olafur Gudmundson-ek zuzendutako taldea, lurrikarak aztertu ondoren iritsi da ondorio horretara.

Mantoa, urtutako harriz osatutako eskualdea da; Lurraren azal mehe eta nikel/burdinazko nukleo likidoaren artean dagoena. Mugaren mapa osatzeko, tomografia sismiko izeneko teknika erabili dute geologoek. Teknika hau, medikuek garunaren imajinak lortzeko erabiltzen dutenaren antzekoa da. Imajina osatzeko nukleoa zeharkatzen dituzten lurrikaren presio-uhinak erabili dituzte. Geologoek bildutako datuen arabera, nukleoak "mendiak" Australia ekialdean, Ozeano Barearen iparrekialdean, Ertamerika eta Asia zentralean omen ditu.

"Ibarrak" ordea, Ozeano Barearen hegomendebaldean, Ekialdeko Indietan, Europan eta Mexikon detektatu dira. Mendi eta ibarrak manto liskatsuaren zirkulazioaren ondorio dira. Harri hotz dentsuan jausi egiten dira, depresioak sortuz. Harri arin beroek ordea, gorantz egiten dute nukleoa atoian eramanez.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia