}

Lurreko karbono maila txikiaren arrazoia

2009/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lurreko karbono maila txikiaren arrazoia
2009/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA)

Lurrean karbono-kantitate txikia egotea Lurraren sorkuntza-diskoko erreakzio kimiko batek esplika dezake, Michigango Unibertsitateko zientzialariek prestatu duten modeloaren arabera.

Gure galaxiako karbono-kantitatea ezagututa espero litekeen baino askoz karbono gutxiago du Lurraren mantuak. Aurreko teoria baten arabera, karbonoa lurrundu egin zen Lurra sortzen ari zenean. Baina horretarako beharko litzatekeen tenperatura lortzeko, Lurra urrunegi dago Eguzkitik.

Michigango Unibertsitateko ikertzaileek egindako modeloan, Lurraren sorkuntza-diskoan zer erreakzio kimiko gerta zitezkeen aztertu dute. Ikusi dute diskoaren tenperatura ez zela nahikoa karbonoa lurruntzeko, baina bai oxigenoak karbonoarekin erreakzionatzeko (eta ez silikatoekin). Erreakzio horren eraginez, disko-erdia karbonorik gabe geldituko zen.

1
258
2009
11
010
Astronomia
Albisteak
14

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia