}

Lurrikara batek Zeelanda Berria Australiara gerturatu du

2009/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lurrikara batek Zeelanda Berria Australiara gerturatu du
2009/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA - U.S. Geological Survey)

Australia eta Zeelanda Berria gertuago daude orain. Izan ere, lurrikara batek Zeelanda Berriko uharteetako bat, hegoaldekoa, 30 zentimetro mugitu du Australia aldera. Astinaldia Tasmaniako Itsasoan gertatu zen, eta 7,8 gradu izan zituen Richter eskalan. Hegoaldeko uhartea 30 zentimetro mugitu den arren, ekialdeko kosta zentimetro bat bakarrik gerturatu da.

Zeelanda Berrian hirurogeita hemezortzi urtean izan den lurrikararik handiena izan da, baina kalte arinak besterik ez du eragin zenbait eraikinetan. Adituek diotenez, astinaldiak tsunami txiki bat sortzeko adina indar zuen, eta mendebaldeko kostan metro bateko olatua sortu zuen. Sarritan gertatzen dira lurrikarak Zeelanda Berrian, plaka Australiarra eta Pazifikoko plaka han batzen dira eta.

1
257
2009
10
012
Geografia
Albisteak
12

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia