Lurzoruaren puntu kritikoen gehiengoa babestu gabe dago
2022/10/13 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Lurzoruaren biodibertsitatea kontserbatzeko puntu kritikoen mundu-mapa osatu dute. Eta eremu horien gehiengoa babesik gabe dago gaur egun. Azterketaren egileek aldarrikatzen dute garaia dela lurzorua kudeatzeko eta kontserbatzeko lehentasunak ezartzeko.
Lurzoruak lehorreko ekosistema guztien oinarria badira ere, landareekin eta animaliekin ez bezala, oraindik ez dago lurzoruak kontserbatzeko puntu kritikoen ebaluazio orokorrik. Nature aldizkarian argitaratu duten lan batean, kontinente guztietako 615 lurzoru-laginetan aztertu dituzte haien biodibertsitatea (arkeoak, bakterioak, onddoak, protistak eta ornogabeak) eta funtzioak. Horrela identifikatu dituzte munduan zehar dauden puntu kritikoak. Eta ikusi dute puntu horien % 70 baino gehiago ez daudela babestutako eremuetan, eta, beraz, zaurgarriak direla.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia