}

Magnesio-baterien iraultza?

2003/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Magnesio-bateriak orain artekoak baino arinagoak, garbiagoak eta, batez ere, merkeagoak izango omen dira. 80ko hamarkadatik ibili dira helburu horren bila eta, lehenengo emaitza aurkeztu dute, azkenean.

Anodoa edo elektrodo positiboa magnesio-aleazio batez egina da (AZ-31), % 3 aluminioa eta % 1 zinka dituena; katodoa edo elektrodo negatiboa, berriz, molibdeno sulfurozkoa (Mo6S8) da, magnesio-ioiak har eta aska ditzakeena; eta elektrolitoa polimerozko gel batek eta magnesio-ioiei heltzen dien gai kimiko batek osatzen dute.

Israelgo ikertzaile batzuek aurkeztu dute magnesio-bateria hori. 0,9-1,2 volt sortzen ditu eta berun-azido eta nikel-kadmio baterien lekua hartuko duela uste dute, magnesioa, ingurumenarentzat segurua izateaz gain, oso ugaria baita lurrazalean eta, ondorioz, merkea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia