}

Malaria tratatzeko kostu txikiko molekula berriak

2013/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Malaria tratatu eta prebenitzeko gai izan litezkeen molekulak sintetizatu dituzte Nafarroako Unibertsitateko Farmazia Fakultatean, Gaixotasun Ahantzien sailean. Klorokinaren antzeko jarduera dute molekulek (hori da erreferentziazko konposatua), eta, haien bidez, malaria sortzen duen Plasmodium falciparum parasitoaren andui klorokinarekiko erresistenteak trata litezke.

Azterketa konputazionalek agerian utzi dute garatutako molekula eratorriek ezaugarri farmakozinetiko onak dituztela, eta in vitro eta in vivo probek emaitza onak eman dituzte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia