}

Malariaren aurka, onddoak

2005/07/04 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Intsektizida kimikoak erabiltzen dira gehienbat malariaren parasitoa eraman dezakeen eltxoaren aurka, Anopheles eltxoa, baina onddoek ere lagun dezakete lan horretan. Britainia Handiko ikertzaile batzuek Beauveria bassiana onddoa erabili dute intsektizida biologiko gisara, eta emaitza bikainak lortu omen dituzte.

Eltxoak hiltzeko onddo horren esporak zabaltzen dira, arropan, etxeko oihaletan edo hormetan; eltxoa gainean jartzen denean, esporak ernamuindu egiten dira eta onddoa eltxoaren barnean hazten da. Ikertzaileen arabera, eltxo gehienak malariaren parasitoa garatu baino lehen hiltzen dira, eta, seguruenera, arrautza gutxiago erruten dituzte eta hegan egitea gehiago kostatzen zaie hil bitartean.

Argazkia: H. Sturrock.