}

Malariaren aurkako txertoa haurtxoentzat

2007/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Malariaren aurkako txertoa haurtxoentzat
2007/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: PHIL)

Malariaren aurkako txerto bat probatu dute Mozambikeko 10-18 asteko haurtxoekin, eta ikusi dute efektu oso positiboa duela. Aurretik ikusi zuten txerto hori bera (RTS,S izena jarri diote) eraginkorra dela urtebete eta lau urte bitarteko haurrentzat, baina frogatu gabe zuten urtebete baino gazteagoak direnetan zer eragin zuen, bereziki zaurgarriak baitira. Ikertzaileak pozik agertu dira lortutako emaitzekin: txertoa jaso duten haurren % 66k gutxi gorabehera ez du malariarik hartu.

Ikertzaileek azaldu dutenez, txertoak bi motatako babes-mekanismoak abiarazten ditu. Batetik, antigorputzak sorrarazten ditu, eta antigorputz horiek bizkarroiari egiten diote eraso, odolean sartu eta berehala. Bestetik, immunitate-sistemak T zelulak sortzea eragiten du; T zelulak bizkarroia hiltzeko gai dira hura gibelera iristen bada (normalean gibelean hazten eta ugaltzen da malaria eragiten duen bizkarroia).

1
237
2007
12
002
Farmakologia; Mikrobiologia
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia