Malariaren txertoak nabarmen gutxitu ditu haurren ospitalaratzeak eta heriotzak
2023/04/03 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Osasunaren Mundu Erakundeak iragarri duenez, malariaren kontrako STS,S txertoarekin egindako fase pilotua emaitza itxaropentsuak izaten ari da. 2019an hasi zen fase hori, eta datgoeneko 1,2 milioi haur baino gehiago daude immunizatuta Kenian, Malawin eta Ghanan. Eta frogatu dute nabarmen gutxitu direla infekzio larriak eta heriotzak malariak gogorren jotzen zuen eremuetan.
Adibidez, Homa badian (Kenian, Victoria aintziaren ertzean), malariaren prebalentzia haurretan % 19-27 artean jaitsi dela kalkulatu dute. Emaitza horiek ikusita, txertaketa beste eremu batzuetara zabaltzea erabaki dute, eta dei egin diete gurasoei, haurrak immunizatzeko behar dituzten lau dosiak hartzera eraman ditzaten.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia