}

Mandrilen hezur-muinak ikerketarako erabilgarri

1995/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

HIESaren birusak sorrarazten duen inmunoeskasiari aurki jarri ahal izango zaio nolabaiteko irtenbidea. Zenbait zientzilarien iritziz, animalien hezur-muinetako oinarrizko substantzietan dateke arazoaren konponbidea, baina laborategian era horretako esperimentuak egitea galerazten duen legea izan da oztoporik garrantzitsuena.

EEBBetako zientzilari-talde batek egindako eskaria aintzakotzat hartu du aholkulari batzordeak eta mandrilen hezur-muinak lanabes gisa erabiltzeko baimena eman du. Horrek ikerketarako bide emankorra ezezik, HIESak jotako gaixoentzat itxaropenerako zirrikitua ere zabaldu egin du.

Edonola ere, ikerketarako erabiliko diren animalien erabateko kontrola exijituko zaie zientzilarie. Debekuaren arrazoia izan ere, animaliei eraso egiten ez dieten balizko gaixotasunak gizakiongan hedatzeko arriskua zen. Hori horrela gerta daitekeela onartzen bada ere, ikerketa-bide horrek eman ditzakeen emaitzak gizaldi osoaren onerako erabiliko direla erdietsi da. Esperimentuak urtea amaitu aurretik hasiko dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia