}

Manifestu bat etorkizunerako

2020/05/13 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Euskal Herriko zientzialari talde handi batek manifestu bat sinatu du koronabirusaren krisiaren ondorengo garaietara begira: “COVID osteko ekonomia ekologikoaren alde” izeneko manifestua da. Euskalherriapostcovid19.eus weborrian dago.
manifestu-bat-etorkizunerako
Arg. http://euskalherriapostcovid19.eus/

Manifestuak, bost puntu, bost ideia nagusi, plazaratzen ditu:

1. Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkunde agregatuan oinarritutako garapen-eredua alde batera uztea.

2. Erakunde publikoek muga ekologikoak kontuan hartzen dituzten ekoizpen-, inbertsio- eta kontsumo-politikak sustatzea.

3. Ingurumen-fiskalitate progresiboa diseinatu eta ezartzea, baliabide naturalen gehiegizko ustiapena albo batera utzi eta, aldi berean, klima-krisiari eta ekosistemen degradazioari aurre egiteko.

4. Ingurumen-, ekonomia- eta gizarte- gehiegizko kostuak eragiten dituzten azpiegitura handietan eta garraiobide jasanezinetan oinarritutako mugikortasun-eredua alde batera uztea.

5. Nekazaritza- eta elikadura-sistema eraldatzea, agroekologian oinarritutako elikadura burujabetzan aurrera egiteko.

Ehunka zientzialarik eta irakaslek sinatu duten manifestua irakurri nahi duenarentzat, euskalherriapostcovid19.eus weborrian dago.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia