Marrazo arriskutsuak
1999/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Marrazoak ikusteko turistentzat antolatzen diren txangoetan tragedia eragin daiteke Hego Afrikako kostaldean. Azken urteetan turistek marrazo zuri handiak urazpiko kaiolatik ikustea oso modan jarri da eta era honetako ikuskizunak negozio oparo bihurtu dira txalupa eta urpean igeri egiteko materiala duen edonorentzat.
Biologoek ordea marrazoak janaria eta gizakiak erlazionatzen ikasten ari direla ohartarazi dute, azken urteetan erasoen kopurua handiagotu egin baita. Ikuskizun hauek turistentzat sortzen duten arriskuaz gain, gidari batzuek marrazoak erakartzeko surf-oholak edo umeen jostailuak erabiltzen dituztela jakin da eta, ondorioz, marrazo zuriek gizakiei erasotzen ikasiko dutela uste dute adituek. Karibe itsasoan ere honelako kasuak eman dira azken urteetan.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia