}

Marrazo balea, urpekari bikaina

2008/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Marrazo balea, urpekari bikaina
2008/09/01 | Elhuyar

Australiako Murdoch Unibertsitateko talde batek ikusi du sakoneko uretan izugarrizko abiaduran ibiltzen direla marrazo baleak, ezagutzen diren arrainik handienak. Zortzi marrazo balearen mugimenduari jarraituta lortu dute informazioa, horretarako asmatu zuten tresna bat hegatsean itsatsita. Orain arte ez zuten uste arrainok azkar ibiltzen zirenik, ur-azalean oso motel mugitzen direlako. Dirudienez, ordea, arrain handienak izateak berekin dakarren pisu handiaz baliatzen dira sakonera joateko: grabitate-indarraren laguntzaz hondoratzen dira, ia energiarik xahutu gabe. Oso baliagarri zaie sistema hori ehizatzeko nahiz batetik bestera mugitzeko, abiadura handia hartzen baitute.

1
245
2008
9
008
Zoologia
Berriak labur
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia