}

Marrazo erraldoiek neguak non igarotzen dituzten jakin dute

2009/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Marrazo erraldoiek neguak non igarotzen dituzten jakin dute
2009/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: Nick Caloyianis)

Atlantikoaren mendebaldeko marrazo erraldoiek (Cetorhinus maximus) hegoalderantz egiten dute neguan; batzuk Brasilgo kostaraino joaten dira, eta mila metroko sakoneraraino murgiltzen dira. Hori ondorioztatu du Massatsusettseko Itsas Arrantzaren Ataleko ikertzaile-talde batek, Gregory Skomal biologoa buru duela, marrazoei satelite bidezko txipak ezarrita.

Hogeita bost txip ezarri zituzten marrazoen bizkar-hegatsetan, neguak non igarotzen dituzten argitzeko. Emaitzek erakutsi dutenez, marrazoak tropikora joaten dira. Ikertzaileak asko harritu ditu aurkikuntza horrek, Atlantikoaren beste aldeko marrazo erraldoiek ez baitute hain hegoaldera bidaiatzen.

Aurkikuntzak erakutsi du marrazo erraldoiak herrialde askotako uretara joaten direla. Horregatik, Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasuneko kideek, besteak beste, uste dute munduko bigarren arrainik handiena den horrek babes globala behar duela.

Ikerketa haratago eramateko, marrazo gehiagori jarraipena egitea pentsatzen ari da Gregory Skomal. Izan ere, inork ez du inoiz marrazo erraldoien kumerik ikusi, eta inork ez daki non edo noiz erditzen diren. Ezta haietako batzuek neguan hegoalderantz zergatik jotzen duten ere.

1
256
2009
9
007
Zoologia
Albisteak
11

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia