}

Marteko dunen mugimendua

2011/02/10 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Marteko iparraldeko dunak ez dira estatikoak, ikertzaile askok orain arte uste zuten bezala. Urtaroekin aldatu eta mugitu egiten direla erakutsi dute NASAren MRO zundak jasotako bereizmen handiko irudiek. Tucson Unibertsitateko (Arizona) zenbait ikertzailek aztertu dituzte irudi horiek.

Ikertzaileek proposatu dute Lurrean gertatzen ez den prozesu batek eragiten duela dunen mugimendua: karbono dioxidoaren sublimazioak. Neguan dagoen karbono dioxido izoztua gas bihurtzen da Marteko udaberrian. Gas horrek desorekatu egiten du nolabait dunetako harea, eta mugimenduak sortzen dira.

Irudia: NASA/JPL/University of Arizona

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia