}

Matematika medikuntzaren zerbitzura

2002/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Alemaniako matematikari-talde batek x izpien esposizio-kopurua murriztu eta, aldi berean, esposizio horien eraginkortasuna handitzen duen sistema informatikoa egin du.

Radioplan izeneko sistemaren arduradunek diotenez, esposizio-kopurua gutxitzen denez, x izpiek ehunetan eragin ditzaketen kalteak ere gutxitu egiten dira.

X izpiak igortzen dituen iturria pazientearen inguruan biraka jartzen da. Horrela, izpiak tumorera angelu askotatik iristen dira.

Aldi berean, izpien intentsitatea ordenagailu bidez kontrolatutako sistema baten bidez doitzen da. Sistema berriarekin, erradioterapiak orain baino bizkorrago eta eraginkorrago egingo dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia