}

Materia organikoa ugaritzeak arrainetan merkurio toxikoa metatzea dakar

2017/02/03 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

materia-organikoa-areagotzeak-merkurio-toxikoa-met
Arrainak. Arg. Creative Commons

Ur-ekosistemetako materia organikoa areagotzeak merkurio toxikoa zazpi aldiz gehiago metatzea dakar zooplanktonean. Suedian egindako ikerketa baten arabera, aldaketa klimatikoak eragindako euriteek ekartzen duten materia organikoaren eraginez, argi gutxiago iristen da ur barrenera. Horrek kate trofikoa autotrofoa izatetik, nagusiki heterotrofoa izatera pasatzea ekartzen du, hau da, zooplanktona, zeina materia organikoz elikatzen baita, nagusi bihurtzen da. Ikertzaileen ustez, kate trofiko heterotrofoan merkurio metaketa handitzen joaten da, guk jaten ditugun arrainengana iritsi arte. Emaitza horiek erakusten dute, beraz, aldaketa klimatikoak eragina duela arrainetan gertatzen den merkurio-metaketan. Science Advances aldizkarian argitaratu da ikerketa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia