}

Matxinsaltoen tripa festa

2001/01/08 Elhuyar Zientzia

Matxinsaltoak ortoperoen ordenako intsektuak dira. Atzeko hanka luze eta sendoak dituzte, jauzi egiteko moldatuak. Gehienetan kolore berdea edo arrea dute eta arrek soinua egiteko organoak izaten dituzte. Herbiboroak dira eta argazkian ondo ikusten den bezala, batzuetan kalte ekonomiko handia eragiten dizkiete nekazariei.

Irudia Estatu Batuetako arto-soro batean hartutakoa da eta argi eta garbi erakusten du matxinsaltoak ez direla beti umetan iruditzen zaizkigun bezain jostagarriak. Izurrite bilakatzen direnean benetako hondamendiak eragin ditzakete soroetan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia